>> Nafarroako Ospitaleko Beilatokia

nafarroako ospitalea

Nafarroako Ehorztetxeen Erregio Elkarteak zerbitzu osoa eskaintzen du Nafarroako Ospitaleko Beilatokian, egunean 24 orduz, urtean 365 egunez.

NAFARROAKO OSPITALEAN HILDAKOAK:

Nafarroako Ehorztetxeen Erregio Elkarteko langileak Nafarroako Ospitalean hildako pertsonen senitarteko eta/edo lagunen esanetara egonen dira informatzeko eta aholkatzeko, hildakoa hautatu tanatoriora eramateko beharrezko izapide eta kudeaketak eginez, maite duten pertsona galtzeagatik igarotzen dituzten une latz horietan lagunduz.

HILDAKO JUDIZIALAK:

Nafarroako Foru Komunitateko hildako judizial guztiak (etxean, istripuan eta abarrean hildakoak) Nafarroako Ospitaleko Auzitegiko Medikuntzaren Institutura eramanen dira, eta dagokien autopsia eginen zaie heriotzaren kausa argitzeko.

Era berean, Nafarroako Ehorztetxeen Erregio Elkarteko langileak Nafarroako Ospitalean hildako pertsonen senitarteko eta/edo lagunen esanetara egonen dira informatzeko eta aholkatzeko, hildakoa hautatu tanatoriora eramateko beharrezko izapide eta kudeaketak eginez, maite duten pertsona galtzeagatik igarotzen dituzten une latz horietan lagunduz.

BEILATOKI ZERBITZUA:

Arrazoiren bategatik hildakoaren senitarteko eta/edo lagunek ez badute beilatze zerbitzua egiteko tanatoriorik hautatzen, Nafarroako Ospitaleko Tanatorioko instalazioetan bi beilatoki izanen dituzte eskura, hilberri den maite duten pertsona beilatu eta hari agurra eman ahal izateko.

Aipatu kasuan, Nafarroako Ehorztetxeen Elkarteko langileak senitarteko horiei laguntzeko prest egonen dira.

24 ordu harremanak:
David Leunda
Tfnoa. 679 160 116
dleunda[@]funerariasdenavarra.com
Bulegoko Tfnoa. 948 170 487
Tfno. Mobila 670 821 140